XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Substantzia mota desberdinak daude berauetan karga elektrikoak jartzean daukaten portaeraren arabera:

- Isolatzaileak edo dielektrikoak: kargak geldirik irauten du leku horretan.

- Eroaleak: karga barreiatu eta banatu egiten da gainazalera osoan zehar.

- Erdieroaleak: bi eratara porta daitezke.

Pilak korronte jarraiaren sortzaileak dira.

Bonbiletan eta kableetan gastatzen dena elektroiek daukaten energia da, eta ez kargak. Zirkuituaren karga (elektroi eta protoi kopurua) berbera da beti.

Zirkuituak funtzionatu ahal izateko itxia egon beharra dauka.

Korronte elektrikoa

Zer da korronte elektrikoa?

Material eroaleetan, hauek metalak izan ohi dira, elektroiak aske higi daitezke eta atomo batzuetatik besteetara iragan daitezke.

Elektroiak higitzean, karga elektrikoa lekualdatu egiten da. Gogoratu behar da higitzen direnak elektroiak direla beti. Nola ulertu orduan karga positiboak egotea?

Hori horrela gertatzen da, hasieran neutroa den substantzia batean, elektroi eta protoi kopuru berdinekoa alegia, protoiak joan egin direlako arrazoiren batengatik eskualdetik.

Eskualde horretan elektroi-gabezia gertatzen da edo, gauza bera dena, protoi-soberakina eta, ondorioz, karga positiboa dauka.

Material eroalea hartu eta mutur batean karga negatiboak sartzen baditugu, aldi berean beste muturretik ateraz, eroalearen barruan korronte elektrikoa sortzen da.

Korronte elektrikoa elektroi zirkulazioa da eroalean zehar.

Elektroiek norabide berean z.irkulatzen badute beti, honi korronte jarraia deritzo.

Korronte mota hau da pilek eta bateriek sortzen dutena.

Korronte alternoan elektroiek joan-etorrian dihardute etengabe norabidez aldatuz.

Hain azkar aldatzen direnez, ez dira ia higitu ere egiten. Dagokien posizioaren inguruan soilik bibratzen dute.

Gure etxeetako entxufeetara iristen den korrontea mota honetakoa da.

Sorgailuak

Badakigu zer den korronte elektrikoa; baina, nola sortu korrontea? Nola eragin elektroien lekualdaketa?

Zeregin hauxe daukate korronte elektrikoaren sorgailuek: pilak eta bateriak.

Sorgailua edo generadorea zirkuituei eransten zaien elementu bat da eroale baten elektroiei behar hainbat energia emateko hauek zirkuituaren mutur batetik bestera lekualda daitezen.

Sorgailuak elektroien energia gehitzen du bere barne enegia gutxitzearen truke.

Energia honen iturria prozesu kimiko bat da, eta hau sorgailua osatzen duten substantzien artean gauzatzen da, honela, substantzia hauek ahitzen direnean, korronte elektrikoa amaitu egiten da.

Zirkuituan zehar lekualdatzen diren elektroiak beren energia utziz doaz zirkuitua osatzen duten elementu desberdinetan (bonbilak, kableak, etab.).

Energiaren kontserbazio legea betetzen denez, hau ez da galtzen, baizik beste energia mota batzuetara transformatzen da: argi-energia, kalorifikoa, zinetikoa, etab.